2019/10/26 17:00

Ikuskizuna

Ikuskizuna erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Punttuka bertso eskolakoen eskutik

Ikuskizuna erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Punttuka bertso eskolakoen eskutik
Andoain

17:00 Goikoplaza:

Ongietorria eta aurkezpena.

Ondoren, Konpartsa Kalejiran abiatuko da, geldialdiak eginaz, Buruhandien pertsonaiak ezagutzen joan gaitezen: Juanita Alkain plazan, Zubiaurren, eta Zumea plazan. Ikuskizuna bertan amaituko da.

Andoaingo erraldoi eta buruhandien konpartsa osatzerakoan, herriko bi gai nagusi hartu ziren kontutan: buruhandiak osatzeko Plazaolako trenaren edo Trentxikiko lanbideak, eta lau erraldoietarako berriz, garai bateko pertsonai esanguratsuak.

Herriko ondarearen parte izanik, plazara aterako dira, eta Aitor Mendiluze bertsolariak idatzitako bertsoak erabiliz, Andoaingo Punttuka Bertso Eskolak istorio hauen berri emango die bertaratutakoei.

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa dultzaineroak lagunduta ibiliko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!