Andoaingo EH Bilduren balorazioa

Aiurri 2019ko aza. 10a, 22:00

Andoaingo EH Bilduk irabazi ditu gaurko hauteskundeak eta hauexek euren lehen adierazpenak: “Lehenik eta behin gure poza agertu behar dugu, estatu mailako hauteskundeak direla kontutan hartuta, berriz ere indar bozkatuena izatea guretzat oso positiboa baita”.

“2015 eta 2016 urteetan ateratako emaitza txarrak gogoratu behar ditugu, eta 2019ko apirilean hirugarren alderdia izan ginen. Apiriletik hona lehen indar bilakatzea guretzat oso inportantea da, bereziki ekainean PSE-EAJ paktoak alkatetza kendu zigutenetik. Hauteskunde hauek bere testuinguru orokorrean kokatu behar dira, eta ikusi beharko da zer nolako eragina duen estatu mailako panoraman. Eskuinaren gorakada Espainian oso kezkagarria dela iruditzen zaigu, eta beraz dauden indarrak batu beharko dira eskubide demokratikoetan atzerabiderik egon ez dadin. Arlo sozialean atzerapausorik egon ez dadin, eta herrien erabakitzeko eskubidean aurrera egin dadin”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!