Jürgen eta Arruti Andoaingo argazkilarien erakusketa ikusgai

Xabier Lasa 2019ko abe. 30a, 13:14

Ostiralean egin zuten Mak Jürgen eta Aitor Arruti Andoaingo argazkilariek osatu duten erakusketaren irekiera ekitaldia. Urtarrilaren 24a bitarte zabalik egongo da. "Kameraren alde bietako argia jasoz gauzaturiko bidaia emozionala" du oinarri Jürgenen argazki sortak, eta Kartzela ("Bertsotarako gaia irudiaren 4 ertzek mugatzen dutenean") Arrutirenak. Herriko hamabost bertsolarien bertsoak erantsi ditu horretarako Arrutik. Jende mordoa hurbildu zen ekitaldira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!