Errege Magoak Andoainera iritsi dira

Xabier Lasa 2020ko urt. 5a, 21:21

Baltasar, Gaspar eta Meltxor Errege Magoak ilunabarrean heldu dira euren paje eta laguntzaileekin batera, eta Zumea kalea eta Kale Nagusiak zeharkatu ostean, Goikoplazan egin dute geldialdia. Udal ordezkariek harrera eskaini diete udaletxean, eta makina bat haurren eskutitzak jaso dituzte, horiekin argazkiak ateratzeaz gainera. Galtzak bete lan edukiko dute gauean zehar.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!