Puska Biltzean izena emateko epea otsailaren 3ra arte egonen da zabalik

Aiurri 2020ko urt. 29a, 15:46
Axeri dantzariak Amezti bordan arin-arina dantzatzen

Aurtengoan axeri dantzariak Goiburu auzotik ibiliko dira baserriz baserri.

Puska Biltzeko antolatzaileek adierazi dutenez, parte hartzaile askok eman dute izen; baina parte hartu nahi duenak otsailaren 3ra arteko epea izango du izena emateko. Horrez gain, bazkaltzera joango direnen baieztapena jakite ezinbestekoa dela nabarmendu dute.

Horrekin guztiarekin batera, jantzita nola joan behar den ere jakinarazi dute:

  •   Abarkak (mendiko botak aukeran)
  •   Artilezko galtzerdiak
  •   Mahoizko galtzak
  •   Bluxa gorria (Axeri Dantzakoek eramango dituzte)
  •   Lastozko txapela (bakoitzak nahi duen moduan apaindua dezake; zintak, zapiak, loreak...)
  •   Nahi duenak aurpegia estali dezake, margotu etab.
  •   Soinean eramateko zintzarriak, apaingarriak etab.

Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etan elkartuko dira parte hartzaileak Irunberri Elkartean, gosaltzeko eta azken prestaketak egiteko. 8:00tan Goiburura abiatuko dira; eta 13:00tak aldera, Goiburuko plazara iritsiko dira. Buelta amaitzean bazkaria Irunberri elkartean izango da.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!