Inauteriak 2020

Pintxopote musikatuak Andoaingo kaleak girotu ditu inauteriei hasiera emateko

Aiurri 2020ko ots. 20a, 22:16

Inauteriei hasiera emateko pintxo pote musikatua egin da gaur Andoainen, Bastero plazatik Zumea plazara; bertan Olagainek, Alberto Agirre abesbatzak, Udal musika eskolako abesbatzak eta Kantu kalejirak alaitu ditu kaleak. Jendetzak parte hartu du kalez kale egindako saioan eta giro ezin hobea jarri dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!