Ez ditut pertsianak jaitsi eta goiztiria ikusi dut ohetik. Atseden hartu dudan edo ez pentsatzen jarri gabe, bulkada batek argazki-kamara hartzera eraman nau. Dutxatu gosaldu ohea egin eta eseri egin naiz. 15 egunez luzatu behar dute konfinamendua, El Paisen esteka iritsi zait eskuko telefonora. "Etxea ustelez eroriko zaigu", pentsatu dut. Goizegi da, ordea, ezkor jartzen hasteko.
Har nazan
arrats odolduko hodei bizia
itsatsiak dizkinat egunak haurtzaroan sorginak bezala
eta asfaltoa ez dun karameluzkoa
eta gizon hura uste bezain ona
etxea ustelez erortzen ari dun
eta ez gidoigileak gura zuelako
maite haunat
behar bada baikor egingo naun
hiretzat
euri leuneko goiz triste horretan
Zainetan murrailak, Jose Luis Otamendi (Susa. 1987, poesia)