Ane Jalon

Sei eta erdiak inguru izango ziren ekaitza hasi duenean. Leihoa irekita, etxe atzeko belazean kolpeka entzuten genituen tantak. Oraindik erdi-oporretan egotearen ondorioei esker, lasai egon gara geure lanak egiten: irakurtzen eta bideoak ikusten. Trumoiak esnatu gaituen arte.

Trumoi hotsa aski ezaguna zaigu eta maiz, zoritxarrez, ekartzen duen zalaparta berarekin etortzen da egin beharreko lanaren oroitzapena. Gaur alfer samar aritu gara eta Aiurrirako gure tarterako lerro bakarra idatzi gabe geneukan. Terror en el hiperrmercado, horror en el ultramarinos. Horixe bera. Larritu gara, normalean burua bueltaka izaten baitugu idatzi behar denaren inguruan eta gaur buelta erdia ere ez du eman arratsalde erdi parte horretan. Alaska eta lagunek abesten zuten kantaren hurrengo lerroak, hau da, neska laguna desagertu dela esaten duen horixe, ez da gertatu. Gure neskak hemen daude, ekaitzetik salbu.

Gainera, hau gutxi balitz, etxeko lanak eginda ekarri dizkigute. Goizean lanean izan omen dira (guk ez ditugu ikusi baina gaurkoz sinetsiko diegu) eta testu bat esku artean zutela hurbildu zaizkigu, guk tarte honetarako etxeko lanik egin gabe genuen horretan.

Santa Krutzak bertan behera utzi izanaren kolpeak (kolpeak, guk jasotakoak) lur jota utzi ditu antza eta gaur, andoaindarrak salbatuko gaituen plana gauzatu omen dute.

Euskaraz Malagan eta Madrilen ikasi omen zuten (uiii, istorio hori hurrengo baterako utziko dugu, zientzia fikzioa dirudi baina kontua ona da, ez pentsa), belarriz ikasi, ordea. Ez omen daude alfabetatuta eta uzten digutenean AEKra hurbilduko direla izena ematera (irakasle majisimo bati buruz entzun omen dute, Juanmi edo Joxemi, ez daukagu oso argi), barkatzeko baina gaur Google-ren itzultzaile automatikoa erabili dutela esan nahi zutena ondo adierazteko. Guk, telebista kate guztietan egiten den bezalaxe, ezduguiritziemaileekdiotenaguregainhartzen.

Nahikoa da nahikoa! Hau marroi ilunetik igarotzen da. Santa Krutz jaiak burutu daitezke gure burua ondo antolatzen badugu. Gaur goizean, aurrera egin gabe, kalera atera gara egunkaria erosteko aitzakiapean. Urrutira joan gara, lan bankura. ABC eta arrazoia erosi ditugu eta etxebizitza xume horretara itzultzeko prestatzen ari ginela, Bekoplaza deiturikoa bezain arrotza den plaza ikusi dugu. Arretaz neurtu dugu eta horretarako goi mailako ikasketak ditugu.Ikus dezagun, andoaindarrak: udal korporazioak eta udaltzainak lau txurro eta sangria pixka batekin (non geldituko da!) Eta festaz gozatzen dute. Chotis banaka plazan dantzatzea defendatzen dugu, bertaratutako bakoitzaren artean gutxienez 2 metroko distantziarekin. Edukiera mugatua egongo da, baina jendea konposatuetatik botatzeaz arduratuko gara. Aldi berean, jaietan jartzen diren bainugela horiei dagokienez, distantzia bera errespetatuko da. Gu bezalako andereñoek ez dugu komuna

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!