Iraganaren eta orainaren leihoa

Buruntza auzoa, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko mai. 27a, 21:41

Iraganeko argazkian 2007ko A-15 errepideko obra ikus daiteke. Gaur egun oso ohikoa da Urnieta, Hernani edota beste herrietara A-15 autobiaren bitartez joatea, baina horretarako ezinbestekoa izan zen argazkian ikusten diren lanak. 

Garai hartan aldeko eta aurkako iritziak asko ziren, buruntzaren itxura eraldatuko zuelako, edota natura suntsitzen ari zirelako. Hala eta guztiz ere, N-1 erreidearekin elkartzeko obrak izan ziren. Egun, nekez irudikatuko genuke errepide hau gabeko herria.

Bistan da bi argazkien arteko aldea, ez du leku bera ematen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!