Buruntzaldea Igeriketa Taldean izena emateko deialdia zabalik

Aiurri 2020ko mai. 28a, 12:36

Buruntzaldea IKTek 2020-2021 denboraldian izena emateko deialdia zabaldu du. Aurtegoan, berritasun berriekin datoz, eta zenbait ordutegi zehaztu dituzte.

Buruntzaldea Igeriketa Taldeak 2020/2021 denboraldia antolatzen hasi dira, eta zenbait aldaketa egingo dituzte. Lehenik eta behin, kluberako sarbidea erraztu nahiz izan dute, eta bigarrenik, maila handiagoko entrenamenduak eskaini nahi dituzte. 

2011 eta 2012. urtean jaiotako haurrek bi entrenamendu egun edukiko dituzte, 17:00etatik 18:00etara, eta egunak aukeran izango dituzte. Adin tarte honetako haurrek astelehenetik ostiralera bitartean edozein bi egun aukeratu ahal izango dituzte; hortaz, izen emate orrietan bakoitzaren lehentasunezko eta bigarren aukera hautatzeko eskatuko zaie. Gauza bera izango da 2010eko haurrentzat, baina hauek 3 egun izango dituzte aukeratu beharrekoak.

Bestalde, 2009ko haurrek eta 2008ko gazteek astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dituzte entrenamenduak, 18:00 eta 19:15 bitartean; baina nahi duenak 4 edo 5 egunetan entrenatu ahal izango du. Hau da, astearteetan, ostegunetan edo bietan 20:30etatik 21:30etara bitartean entrenatzeko aukera zabalduz. 

Izena eman honako web orrian. Informazio gehiagorako 696 506 632 mugikor zenbakira deitu edo info@buruntzaldeaikt.eus posta elektronikoaz mezua bidali.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!