Galardi haurreskolan matrikulatzeko epea ekainaren 1ean hasiko da

Aiurri 2020ko mai. 28a, 13:43

Galardik martxan jarri du hurrengo ikasturteko matrikulazio kanpaina. Izen ematea ekainaren 1etik 12ra egingo da, eta plazarenbat libre geratuko balitz, bigarren matrikula epea azaroaren 30etik abenduaren 12ra zabalduko litzateke.

Galardi Haurreskolak martxan jarri du hurrengo ikasturteko matrikulazio kanpaina. Horregatik, iraila eta abendua bitartean hasi nahi duten haurren izena ematea ekainaren 1etik 12ra egingo da, biak barne. Plazarik libre balego, azaroaren 30etik abenduaren 12ra zabalduko da bigarren matrikula epea.

Eskerak telematikoki www.andoain.eus webgunea erabiliz edo galardi@andoain.eus posta elektronikoaren bitartez egin ahal izan dira.

Informazioa jasotzeko ordutegia eta telefonoak honakoak izango dira: 10:30etatik 13:00tara bitartean 943 303 540 zenbakira deituaz; 10:30etatik 13:00tara eta 15:00tatik 16:30tara bitartean  943 300 655 zenbakira deituaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!