Amari eskainitako abestia, Oiartzabalek eta Berrondok sortuta

Xabier Lasa 2020ko mai. 28a, 13:45

Joxe Mari Oiartzabal eta Joxe Ramon Berrondo Andoaingo musika sortzaileek beren azken sormen lana den abesti bat aurkeztu berri dute. Ama du izenburu abestiak; Oiartzabalek doinua sortu du, eta Berrondok hitzak jarri dizkio.

Azken asteetan zendu den gertu-gertuko pertsona inspirazio-iturri hartu duten arren, abestian familia guztietako amak islatuta geratzen direla adierazi dute bi egileek. Hona letra:

 

AMA

Oroitzapen ederrak datozkit burura

zuregan pentsatuaz

beti guregatikan

ekintza guztiak

bihotzez eskainiak

 

Lana ona egin zenuen zinez

gu aurrera ateratzean.

Zauden lekuan zaudela ama

maitasuna zuretzat!

 

Goxotasun babesa

oinarri eredu

dena zenun guretzat.

Lehentasuna zenueen bizitzan

gu pozik ikustea!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!