Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea, Goikoplazan astelehenean

Xabier Lasa 2020ko mai. 29a, 11:33
Goikoplazan egindako elkarretaratzeetako bat, osasun krisia heldu aurretik

Andoaingo Pentsiodunen mugimenduak ekainaren 1ean asteleheneroko elkarretaratzeari berrekingo dio, Goikoplazan, 11:00etatik aurrera. Bilkura behar diren segurtasun neurriak hartuta gauzatuko dela adierazi ostean, herritar guztiei dei egin die pentsio duinen aldeko aldarriarekin bat egin dezaten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!