Punttuka haurren bertso-eskolan izena emateko epea zabalik

Aiurri 2020ko eka. 9a, 18:53

2020-2021 ikasturterako Andoaingo haurren bertso-eskolan izena emateko epea zabalik dago. 10 urtetik aurrerako gazteei zuzenduta dago. Saioak ostegun arratsaldeetan izango dira, Bastero kulturgunean. Ikasle talde bakarra izan ezkero, 17:00etan eta bi talde izan ezkero, 18:00etan litzateke bigarren saioa. Saioek ordubeteko iraupena izaten dute.

Uda ostean gure gizartea normaltasunera itzuli ezkero, erantzuna honakoa litzateke: bertso-eskolako ikasturtea, urriko lehen astetik aurrera hasiko litzateke eta ekainera bitarte iraun. Ordaindu beharrekoari dagokionez, urte osoko kuota, 80 eurokoa izango da (ikasturte hasieran ordaintzekoa). Bertso eskolak dioenez, "guk beti honakoa diogu: probatu nahi baduzu, bertso-eskola barrutik ezagutu, etor zaitez saio batera inongo konpromezurik gabe eta ondoren hartu jarraitzeko edo ez jarraitzeko erabakia!"

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko idatzi punttukabertsoeskola@gmail.compostara edo deitu 630492945 zenbakira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!