Iraganaren eta orainaren leihoa

Tren geltokia, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko eka. 15a, 21:08

Tren geltokian hobekuntzak egon dira urteak igaro ahala. Iraganeko argazkian ikus daitekeenez, alde batetik bestera igarotzeko trenbidea zeharkatu behar zen, eta tren batzuk geldialdia egiten ez zutenez, arriskutsua izan zitekeen. Horregatik, lurrazpiko pasabidea egin zuten, non, gaur egun, arazorik gabe pasa zaitezke beste aldera; horrez gain, mugimendua errazte aldera, igogailua ere erabilgarri dago. Herritar askok eskertu zuten aurrerapausoa izan zen honakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!