“Garrantzitsua da kulturgintzaren aldeko apustua egitea”

Ainhoa Gil 2020ko eka. 26a, 15:00
Ion Beloki, Malkogarriyak taldeko kidea.

Ingo al deu taldearen eskutik murgildu zen Ion Beloki andoaindarra plaza giroan. Formatu txikiagoan, Malkogarriyak taldean ari da orain. Alarma egoeraren eraginaz aritu da: 

Nolako eragina sumatu du Malkogarriyak taldeak? 

Berastegiko gazte festetan jotzekoak ginen, eta baita Andoaingo taberna bateko urteurren festan ere. Bi emanaldi horiek bertan behera geratu ziren, eta geldirik gaude geroztik. Andoaingo Sanjuanetarako, saiotxoa eskaini genuen; bideoz grabatu zuten, ondoren on-line eskaintzeko. 

Plaza txikietarako, formatu bilduetarako egokia da Malkogarriyak taldea, erromeri girokoa. Gure asmoa ez zen kontzertu asko eskaintzea, eta konfinamenduak ez digu halako eragin kaskarrik ekarri.

Nola ikusten duzu etorkizun hurbila?

Udari begira, oso garrantzitsua izango da udal, festa batzorde, elkarte... horiek guztiek kulturgintzaren aldeko apustua egin, eta, arauak jarraituz, ekitaldi ezberdinak antolatzea: musika talde, abeslari, bakarlari, antzezle, bertsolari... gehienak geldirik egon dira, eta egoera gogorrean daude haietako asko. 

Bestalde, ezjakintasuna ere ikusten dut. Ez dakit zein egoeratan egongo garen abuztuan, baina jai batzordeek orain hartu behar dituzte erabakiak. Aurten, berandu hartu beharko dira erabakiak. 

 

Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 563. zenbakian 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!