San Juan eguna Andoain 2020

Pregoia Zumeatarraren eskutik

Aiurri 2020ko eka. 23a, 23:45

Jose Luis Unanuek eta Iñigo Aginagak jaien hasierako pregoia irakurri zuten, Udaletxeko balkoitik.

Pako Arnaiz elkarteko fundatzaileetako batek eta Irati de la Revilla eta Amaia Quevedo lehen emakume bazkideek suziria jaurti zuten. Unanuek eta Aginagak, lehenago, pregoia irakurri zuten. Jarraian, adierazpenaren laburpena: "Jai batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu eskaini digun aukeragatik. Zumeatarra 1970 urtean lagun talde batek sortu zuen Zumea kalean. Oso harrera ona izan zuen eta lokala txikia geratu zenez, Belabi kalera aldatu zuten.

Elkarteak beti erakutsi du konpromiso handia gizartearekin, alde batetik kirol mailan, eta baita ere Santa Kruz jaietako zenbait ekintzetan ere.

Andoaingo auzoetako jai guztiak ere gogoan izan nahi ditugu, ezin izango baititugu ospatu nahi ditugun moduan. Hala ere Jai Batzorde guztiak
animatu nahi ditugu aurrerantzean zeregin horretan jarrai dezaten.

Ezin ahaztu ere Andoaingo beste elkarte guztiak, beraiekin daukagun harreman estuagatik.

Eta bukatzeko aipamen berezia elkarteko sortzaileei, bazkide guztiei eta bereziki jada gurekin ez daudenei".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!