Kanpezuko udalekua, garaira egokituta

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 6a, 09:24

La Salle Berrozpe ikastetxeak Kanpezuko udalekuen izpirituari eutsi nahi izan dio, Kanpezu Bizirik udaleku sinbolikoak antolatuz.

Uztailaren 10era bitarte aurrez aurreko eta online bidezko jarduerak anotlatu dituzte: “Boluntariotzan oinarritutako egitasmoaren helburua Andoaingo haurren eta haien familien poztasunari eustea da. Hamar egun horietan, 30 begirale boluntariok eta La Salle Berrozpeko irakasleek jarduerak antolatuko dituzte ikastetxeko LHko 4 mailatik DBHko 4. mailara arteko ikasleentzat. Hiru motatako jarduerak aurreikusi dira: etxetik online egitekoak, kalean norberak bere kontura egin ditzakeenak eta aurrez aurrekoak Andoainen bertan, begiraleen laguntzarekin”.

Askotariko ekintzak izango dira, udalekuaren izpiritua gogorarazteko baliagarriak: Pista-ibilaldiak, argazki-rallya, erronka, kerrezetak, azeriaren jokoa eta abar. “Jarduera guztietan COVID-19a saihesteko neurriak zorrotz bete beharko dira, hala nola maskara erabiltzea, segurtasuneko distantzia gordetzea eta gel desinfektatzailea erabiltzea”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!