2020/09/18 22:00

Musika

Anari musika taldearen kontzertua

Anari musika taldearen kontzertua
Ondarreta ikastetxeko patioa, Andoain

Anari musika taldeak 'Epilogo bat' diskoko kantuak eskainiko ditu. Emanaldia irailaren 18an izango da Ondarreta ikastetxeko patioan, 22:00etan. 80 minutuko iraupena edukiko du. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da.

Sinopsia:

Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beragan utzitako aztarnen berri emateko ere balio izaten dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!