Berdintasun Sailaren oharra:
“Datorren azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna ospatuko dugu, eta egun horren bueltan hainbat ekimen ari gara prestatzen. Halere, ekintza zentrala izango den hori, andoaindarrok, batez ere emakume andoaindarrok, sortzea eta forma ematea nahi genuke, eta horretarako bilera batera deitzen zaituztegun interesa duzuen oro:
- Eguna: Irailak 17, osteguna.
- Ordua: 18:00.
- Lekua: Urigain etxeko areto nagusia.
Mesedez, ikusita gaur egun aretoaren aforoa murriztuta dugula, mesedez, konfirmatu zuen etortzeko asmoa berdintasuna@andoain.eus e-postara”.