EH Bilduk Andoaingo berraktibazio ekonomikorako proposamenak aurkeztu ditu

Mikel Arberas 2020ko urr. 2a, 16:15

Andoni Alvarezek adierazi duenez, 2021. urteko ordenantza fiskalean udal gobernuak proposatutakoa motz gelditzen da. Horregatik, diagonostiko bat egitea proposatu dute; eta, horren arabera, beharra duten sektoreetan dirulaguntza berriak eskeini beharko direla adierazi dute.

Hona hemen Andoaingo EH Bilduren oharra: 

2020 urte gogorra izan da esparru guztietan. Osasun krisiak, maila guztietan eragin du, baita ekonomia alorrean ere. Andoaingo enpresa txikien eta norbanako/familien ekonomia egoera larrian dago. Andoaingo udalak aurtengo ekainean berraktbazio plan bat onartu zuen, eta horri esker, egoera maila batean leundu zen. Baina gure ustez, dirulaguntzen atalean egindakoa gainbegiratu behar da.

600.000€ iragarri ziren dirulaguntzak emateko, eta horietatik 183.000 € erabili dira. Gure ustez, ez da zuzena 600.000 € iragarri ondoren, eta 183.000 € banatu direnean, gauzak horrela uztea.

Hori dela eta azken egunetan, berraktibazio ekonomikoa helburu hartuta,  EHBilduk bi norabideetan doan proposamena egin du:

  • Sustapen ekonomikoko batzordea: Bertan, merkatari, ostalari eta autonomoen egoera zein den aztertuko duen diagnostiko bat egitea proposatu dugu. Gure ustez, maiatzean egin behar zena. Orain egiten bada, jakingo genuke zein sektoretan hasi diren egoera bideratzen eta zeintzuk diren gaizki doazenak. Horren arabera, dirulaguntza lerro berriak jarri beharko genituzke martxan bere jarduna berraktibatzeko zailtasunak dituzten sektoreei begira (adibidez; ostaritza, turismo sektorea edo kultura sektorea)
  • Urteko ordenatza fiskala: Udalak bere zerga politikan malgutasunez jokatu behar du. Eta 2021 urteari begira onartzen den ordenantza fiskala testuinguru sozioekonomikoa kontutan hartu behar du. Udalak zorionez, gerakin haundia du. Eta beraz, diru bilketan jeitsiera bat onartu dezake. Oro har, tasak kongelatzeko egiten den proposamena ez-nahikoa dela uste dugu. Gure proposamen nagusiak hauek dira:
    • Pertsonak/familiak: OHZ eta trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan ordainketa frakzionatua egiteko aukera eman, langabezia egoeran edo ERTE egoeran dauden herritarrentzat.
    • Ostalaritzan: 2021 urterako, salbuespenak edo exentzioak proposatzen ditugu:
      • Terrazen zerbitzuan: %100eko salbuespena. 2020 urtean eskatu duten mahai kopuruan (gehiago eskatzen badituzte horiek ordaindu beharko dituzte)
      • Ura: %50eko salbuespena.
      • Hondakinen bilketan: %50eko salbuespena.                                                                                                               
  • Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga: %100eko salbuespena lokalaren hipoteka ordaintzen ari diren lokaletan. Baita alokairua ordaintzen dutenak: kasu honetan lokalaren jabeak diru kantitate hori alokairuaren fakturatik kentzen diola egiaztatu ondoren.

Hauek izan dira gure proposamen nagusiak. Udal Gobernuak ordenantza fiskalen onarpenerako 15 eguneko epea eman du soilik. Gure proposamena beraiena jaso eta 72 orduetara egin dugu. Espero dugu kontutan hartzea eta beste herrietan egin den moduan aho batez onartua izatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!