Covid19 | Datuak egunez egun

Harreman sozialak ahalik eta gehien mugatzeko deia egin du Ahaldun Nagusiak, alkateekin egindako bileran

Aiurri 2020ko urr. 21a, 07:54

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanok, bilera telematikoa egin zuen astearte arratsaldean lurraldeko alkateekin, eta babesa eta lankidetz eskaini zien pandemiaren ondorioei aurre egiteko eta COVID-19ren hedapena "guztion artean mugatzeko".

Pandemiaren aurkako borrokan Gipuzkoako udal guztiak jokatzen ari diren papera eskertu eta aitortu nahi izan zien: "Inoiz baino beharrezkoagoa da erakunde maila desberdinen arteko lankidetza, beti ere Osakidetzarekin koordinatuta. Osasun arloko murrizketak eta gomendioak betetzeko orduan inoiz baino zorrotzagoak izan behar gara eta errespetarazi egin behar ditugu, gure eskumenen esparruan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!