Andoaingo Udalak indarrean sartuko diren neurri-sorta iragarri du

Jon Ander Ubeda 2020ko urr. 23a, 14:49

Haur parkeen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren "gomendioa"z harago doa eta haur parkeak itxi egingo dituela iragarri du. Hauexek dira Andoaingo Udalak indarrean jarriko dituen neurriak:

  • Basteroren kultura-programazioa eta zinema emanaldiak bertan behera geratzen dira. Basteroko erakusketa aretoa itxi egingo dute.
  • Musika eskolako bandaren eta abesbatzaren jarduera eteten da. Ludoteka ez da martxan jarriko.
  • Gazte lokala itxi egiten da, eta online jarduerara egokitzen da. Liburutegia itxi egiten da, eta zerbitzua aurrez hitzordua eskatuta emango da.
  • Kiroldegiak antolatutako ikastaroak bertan behera geratzen dira.
  • Jubilatuen etxeak ixteko agindua eman da.
  • Haurren parke publikoak itxi egiten dira.
  • Udalak elkarteekin eta herritarrekin deitutako edozein bilera bertan behera uzten dira.
  • Ikastetxeetako eta udalerriko sarreren desinfekzioak indartzen dira.
  • Asteroko azoka bi kokalekutan banatuko da: Makaldegian (elikagaiak) eta Goikoplazan (elikagaiak ez diren produktuak).

Datorren ostiralean, “hartutako neurriak berrikusi eta eguneratuko dira, beharrezkoa izanez gero”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!