Haur parkeak ixteko aginduarekin desadostasuna agertzeko guraso talde bat elkartu da Goikoplazan

Jon Ander Ubeda 2020ko urr. 24a, 13:48

Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera, haur parkeak gauez ixteko debekua dago indarrean dago. Gaueko ordutegi beretsua ezarri dute Hernanin, Urnietan, Astigarragan, Tolosan edo Azkoitian. Andoainen Udalak, berriz, egun osoz ixteko erabakia hartu du. Desadostasuna agertzeko guraso talde bat elkartu da, atzo arratsaldean abiatutako mezu-soka bati jarraipena emanez.

"Neurriak bai, baina zentzuzkoak! Haurren eskubideak non daude?” lemapean, guraso taldea elkartu da 12:00tan Goikoplazan. Ordu erdiz egon dira, afitxak eskuetan zituztela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!