Hiribus zerbitzu berezia, igandera bitarte

Aiurri 2020ko urr. 26a, 13:52

Jende pilaketak saihesteko, Udalak zerbitzu berezia ezarri du. Pilaketak saihesteko, Udalak aurten garaiz ibiltzeko deia luzatu die herritarrei.

Igandera bitarte, hauxe da ordutegia:

  • 10:30/11:30 + 16:00-17:00 Astelehenetik larunbatera.
  • 09:30/10:30/11:30/12:30/15:30/16:30/17:30 igandean.

Azaroak 1ean hilerrirako sarrera mugatu egingo dute, aldi berean 30 autoko muga ezarri da aparkalekuan. Hilerri barruan ibilbidea markatuko dute, segurtasuna behar bezala bermatu ahal izatekoo. Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarrera eta irteeran. Bertaratzen direnek gehienez ere 30 minutuko egonaldia egiteko aukera izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!