Moda diseinuan, Algodonerako emakumeak gogoan

Aiurri 2020ko aza. 9a, 07:40
Fanny Alonsok sortutako jantzietako bat, San Telmo museoaren pasarelan. ©Donostitik.com

Fanny Alonsok Algodonerako emakumeak inspirazio-iturri dituzten soinekoak erakutsi zituen San Telmoko desfilean.

“Kotoizko emakumeak” izenburua zeraman jantzi-kolekzioa aurkeztu zuen Alonso diseinatzaileak San Telmon, urriaren 24an.

La Algodonera Guipuzcoana lantegia (1857-1965) Etxeberrieta auzoan kokatu zen, eta ehungintza eta oihalgintzan jardun zuen mende eta pikoan. Andoaingo eta inguruko herrietako makina bat belaunaldi aritu zen lanean bertan, emakumeak izanik horietako asko (300 emakume aritu izan zen aldi berean). Hain zuzen ere, XIX. eta XX. mendeetako industrializazio garaian lan-merkatu berrira sarrera egin zuten lehenengo emakume horiek hartu ditu inspirazio-iturri Fanny Alonsok, jantzi-kolekzioa diseinatzeko orduan.

Alonso, San Telmoko desfilea aurkeztu zuenean, Tabakaleran. @Donostitik.com

Alonsoren sormen-lanen desfileari ekin aurretik, Algodonera lantegiko zenbait emakumeen ahotsak entzun ahal izan ziren San Telmon, audio bidez; euren bizipen eta sentimenduei buruzko pasarte txiki batzuk zabaldu ziren, labur antzean izan bazen ere. Ondoren, zortzi “look” igaro ziren pasarelatik. Ez dago zalantzarik gogokoak suertatu zirela San Telmon bildu ziren ikusleentzat, txalo zaparrada eskaini baitzieten guztiei ere, begi aurretik pasa ahala.

Alonso bera oso pozik azaldu zen ekitaldiaren amaieran, jakinik publikoa modaren munduan adituek eta zaletu porrokatuek osatua zutela.

 

 

Albistea osorik, Aiurri hamaboskariaren 570. zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!