Paladin Eremuak-Harriak erakusketaren aurkezpen ekitaldia egin da Basteroko erakusketa aretoan

Aiurri 2020ko aza. 6a, 13:33

Miren Barrena, Leire Lacunza eta Ibon Landa artistek Paladin Eremuak-Harriak erakusketa osatu dute eta gaurtik aurrera ikusgai egonen da abenduaren 5era arte.

Erakusketaren aurkezpena:

Paladinari, izpirituaren indarra aitortu ohi zaio eta baita indar hori abenturetan probatzeko gogoa ere. Baina bertsotik bertsora aldatzen dira izen zehatzak, eta ekintza nobleen paladin hauek, hemen, Leire, Ibon eta Miren deitzen dira. Beren gogo egoskor eta irmoagatik, gai dira gure umorea berritzeko, eta beren zemento, bideo edo kartoizko tresnetan berpizten dute sorkuntzaren betiereko ilusioa.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:00. Astearteetan itxita.
  • Laruntaba: 10:30-13:30 / 18:00-20:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!