Covid19 | Datuak egunez egun

Egun bakarrean 16 kasu berri agertu izanak kezka eragin beharko luke

Aiurri 2021ko urt. 7a, 11:28

Zer gertatzen ari da azken astean Euskadin? Positibotasun tasa %7an kokatu dela urtearen hasieran, eta hori berez datu kezkagarria dela. Eta Andoainen? Galderak ez du erantzun errazik, erakundeen aldetik udalerrietako informazio gehigarririk ez baita ematen.

Osakidetzak emandako datuak interpretatzea da eskura dagoen tresna bakarra. Eta datuei erreparatuta, harridura sortu zuen urtarrilaren 5ean agertu ziren 16 kasu positiboak. Egun bakarrean, 16. 

Atzera joan behar da kopuru handiko egunak aurkitu bahi badira: Azaroaren 10ean 12an 16na agertu ziren, azaroaren 18an aldiz 20. Baina geroztik kopurua nabarmen jaisten hasi zen. Egin kontu abenduaren 2tik 8ra, aste osoan denera 3 kasu positibo agertu zirela. Eta abenduaren 9tik 15era, aldiz, 9. 

Egun bakarrean 16 kasu berri agertu izanak kezka eragin beharko luke. Eremu laranjan sartu da Andoain. Aukeran, hobe Andoaingo egoera Urnietakora gerturatzea. Urnieta eremu berdean dagoen udalerri bakarrenetakoa baita. Birusa kontrolpean dagoen kolorea da berdea, osasun agintariek ezarritako irizpideen arabera.

Joera zein den eguerdian argituko da. Orduan emango baitituzte urtarrilaren 5eko eta 6ko datuak, udalerrika sailkatuta. Atzokoan soilik lurraldekako datuak eman zituzten, eta Gipuzkoan 210 kasuren berri eman zuten. Aurreko egunetako baina adatu handiagoa da.

Gaurkoan ikusiko da Andoaingo egoera epidemiologikoak laranjan jarraitzen duen, ala intzidentzia tasa metatuaren igoeraren ondorioz gorriruntz gerturatzen den.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!