Aisialdirako gunea, zubitik zubira

Aiurri 2021ko urt. 19a, 07:52

Santa Krutz eta Nafarroako zubiaren artean, Bekoplazaren azpialde horretan, beharginak lanean ari dira egun hauetan. Sastrakak eta zuhaitzak bota egingo dituzte, baita ingurua garbitu ere. Bi zubien arteko pasealekua egingo dute bertan. Hartara, inguru hori Leitzaran ibaiari bizkar emanda egotetik ibaira begira egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!