Maskara lehiaketako sariak banatu dituzte Basteron

Xabier Lasa 2021ko ots. 11a, 18:43

Andoaingo udalak eta Sormen Tailerrak antolatuta, 2021eko maskara lehiaketako sariak banatu dituzte Basteron, arratsaldean. Hona irabazleak, mailaz maila: 2007-2009 urteetan jaiotakoak: 3. Enara Ibañez; 2. Sheila; 1. Izaro. 2010-2011 urteetan jaiotakoak: 3. Maren Aranburu; 2. Irati Nuñez; 1. Minerva Cajaraville. Eta azkenik, 2012-2013 urteetan jaiotakoak: 3. Ane; 2. Uxue Fernandez; 1. David Oliva. Lehiaketara aurkeztu diren maskara guztiak Basteroko sarrera nagusian ikusgai egongo dira otsailaren 15a bitarte.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!