"Fusilak eta pintadak" dokumentala proiektatuko da Basteron

Aiurri 2021ko ots. 16a, 11:33

Saharako erresistentzia hizpide, “Fusilak edo pintadak” dokumentala izango da Andoaingo Bastero kulturgunean. Ekitaldi-aretoan izanen da, hilaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean.

Proiekzioaren ostean, solasaldia egongo da, egungo bertako egoeraren berri izan dezaten ikus-entzuleek. Jordi Oriola da dokumentalaren zuzendaria eta euskaraz azpititulatua dago gazteleraz zein arabiarrez osatu duen lana.

Marokok okupatutako lurraldeetara darama dokumentalak publikoa, eta lanaren helburua bertan indarkeriarik gabeko borroka gauzatzeko hautua egin duten aktibisten jarduna ikustaraztea da; bide batez, giza eskubideen aldeko mugimendu honek gatazkaren aurrean proposatutako irtenbideak ere aurkezten ditu ikus-entzunezko piezak.

Dokumentalean, sahararrek sufritzen dituzten gehiegikeria guztiak azaltzen dituzte Equipe Media kolektiboko kazetari aktibistek, NBEk agindutako autodeterminaziorako erreferendumaren zain dauden bitartean. Izan ere, horren bitartez bukatu egingo da Marokok orain 40 urtetik gauzatutako Sahara Mendebaldeko okupazioa. 

HurriaSahara elkarteak Andoaingo Udalaren babesarekin antolatutako hitzordua da. Sarreren erreserbari dagokionez, hainbat lekutan egongo dira eskuragarri: Delgado, Ernaitza, Stop eta Urrats. Egunean bertan ere egongo da aukera sarrera lortzeko, harik eta aforoa bete arte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!