Azken asteetako erasoak gaitzetsi dituzte ehundik gora herritarrek

Aiurri 2021ko ots. 27a, 12:33

Azken asteetan hainbat eraso jasan dituzte Andoaingo herritar batzuek; gauzak horrela elkarretaratzea egin da eguerdiko 12:00tan Goikoplazan. Ehundik gora herritar bildu dira eraso hauen aurka. Pankartan ikus daitekeenez, erasotzaileak Andoaindik kanpo nahi dituzte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!