Andoaingo Txirrindulari eskolakoak ere hasi dira lehiatzen

Aiurri 2021ko mar. 1a, 12:15
Mikel Goikoetxea

Jubenilek eta kadeteek denboraldia hasi dute asteburu honetan. Eskola kirolekoak, berriz, pasa den astean hasi ziren entrenatzen, baina oraindik ez dute lehiatzeko baimenik. 

Jubenil eta kadete mailako txirrindulariek asteburuan hasi zuten denboraldia. Lehenek 78 kilometroko lasterketa batean parte hartu zuten. Kadeteek, berriz, Donostiako Zuatzun lehiatu zuten, bakarka erlojuaren kontrako modalitatean. Kadeteek maila altua erakutsi zuten, zeinak, goiko postuetan sailkatu ziren. 

Jubenilen sailkapena:

53. postuan: Mikel Goikoetxea

63. postuan: Xabat Alonso

85. postuan: Iker Atxaga Galarza

113. postuan: Peru Alkain

126. postuan: Iker Atxaga Robles

Kadeteen sailkapena, gizonezkoak:

7. Markel Etxarri

18. Iker Ugartemendia

28. Ekhi Arrieta

31. Ganix Ormazabal

71. Oihan Mitxelena

Kadeteen sailkapena, emakumezkoak:

5. Intza Navarro

7. Izaro Zurriarain

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!