M8 - 2021

"Pausoz pauso": aurretik izan diren emakumeei gorazarre hunkigarria eskaini zaie Basteron

Xabier Lasa 2021ko mar. 6a, 14:40

"Pausoz pauso" ekitaldia Basteron ospatu da aurten, une hunkigarri ugari bilduz berarekin. Aurreko bederatzi edizioetan aitormena jaso duten emakumeak gogoan hartu dituzte, eta baita ere gainerako emakume andoaindarrak, haiek urratutako bidetik doazelako emakumeak gaur egun. Ekitaldiko argazki sorta eta bideoak, ikusgai:

Andoaingo atzoko eta gaurko emakumeen irudiek protagonismo handia hartu dite ekitaldian zehar, eta musikarentzat (Malen Otxoa, Garazi Jauregi, Rebeka Gestoso, Myriam Ulanga eta musika ikasleak, Olagain txistulari taldea...). Talde eragileak iragarri duenez, "Pausoz pauso" ekimenak bestelako formatua edukiko du hurrengo urtetik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!