“Dantza” filmeko jantzien erakusketa ireki dute

Xabier Lasa 2021ko mar. 31a, 14:05

“Dantza” filmerako Koldobika Jauregik diseinatutako jantzien erakusketa ireki dute gaur. Telmo Esnalen pelikularen unibertso artistikoaren garapen estetikoa eta aurretik egindako ikerketa lana azaltzea da erakusketaren xedea. Ordutegi berezia jarri da aste santurako, eta bestalde, bisita gidatuak antolatu dituzte apirilaren 9, 16, 17, 23 eta 24erako.

 

Txitxu Ruiz Andoaingo Kultura zinegotziak, Koldobika Jauregik (jantzien diseinatzailea), Elena Cajavarillek (erakusketako koordinatzailea), Xabier Artolak (argazkilaria) eta Pili eta Esther Gimenez ahizpek (jantzien zaharberritze eta muntatzeaz arduratu den Muchas Telas enpresa) aurkeztu dute erakusketa.

Jantziez gain, beste zenbat elementu erantsi dizkiote erakusketari: Xabier Artolak filmaren grabaketan egindako argazki mordoa, eta, Andoaingo Axeri Dantzaren eta Santa Krutz eguneko Ezpata Dantzaren jantzi bana, hain zuzen.

Aste santurako ordutegi berezia ezarri dute: erakusketa-aretoa goizez 10:30etik 13:30era, eta pazko-astean, arratsaldez 18:00etik 20:00etara irekiko da. Apirilaren 12tik aurrera, ohiko ordutegia izango du, hilaren 30a bitarte.

 

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak antolatu dituzte apirilaren 9, 16, 17, 23 eta 24rako. 15 pertsonako aforo mugatua izango dute, eta, horietan parte hartzeko, izena eman beharko da basteroataria@andoain.eus helbide elektronikoan, edota, 943.303.540 telefonoan (Bastero Kulturguneko bulego orduetan).

Hona zeintzuk diren egunak eta beren ordutegiak:

* 9an: 11:00etan euskaraz // 18:00etan gaztelaniaz.

* 16an: 18:30ean, euskaraz.

* 17an: 10:30ean, gaztelaniaz.

* 23an:  18:30ean, euskaraz.

* 24an: 10:30ean, gaztelaniaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!