Leitz MTB elkarteak 20 urte betetzen ditu gaur

Xabier Lasa 2021ko api. 24a, 09:26

Leitz Kirol Kultur Elkartea 2001eko apirilaren 24an sortu zuten; hortaz, gaur bere 20. urteurrena ospatzen du elkarteak. Leitzen barruan abian jarritako mendi-bizikleten atalak indartsu jarraitzen du geroztik, eta urrutira gabe, bihar mendi irteera antolatu du bere 70 bazkideentzat. Andoain-Onddo-Adarra-Onddi-Besabi-Andoain ibilbidea egin beharko dute bizikletazaleek. Urtean 12 irteera prestatzeko ohiturari eutsi nahi diote aurtengoan ere, nahiz eta osasun-krisialdiak jota bizi garen. Argazkian, elkarteko zenbait txirrindulari ageri dira 2009an, irteeratarako hitzordua jarri ohi duten tokian, Txurrerian, alegia. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!