Jokin Urkizuk eta Debora Frutosek bigarren postua eskuratu dute Kobe Kopan

Aiurri 2021ko api. 26a, 11:50
Debora Frutos eta Jokin Urkizu podiumean

Amasarrak eta Andoaindarrak maila bikaina erakutsi dute Kobe Kopan, izan ere, maila nazionaleko lasterketa izanda, lehiakortasuna handia zen. 

Murtziako Lorca herrian izan zen lasterketa, zeinak, ostiralean eta larunbatean korritu zituzten. Lasterketako lehen zatia bi aldiz egin behar zen, baina eguraldi euritsua eta lokaztua zela medio lehenzatia neutralizatu egin zen eta bigarrena bertan behera geratu zen. Arratsaldeko saioa, berriz, egoera hobean burutu zen. Esan bezala, maila ona erakutsi eta bigarren postua eskuratu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!