Literatura solasaldia Miren Amuriza idazlearekin, liburutegian gaur arratsaldean

Xabier Lasa 2021ko mai. 5a, 14:43

Miren Amuriza idazlearekin literatura solasaldia izango da Andoaingo Udal Liburutegian, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sabina izeneko emakume baserritar baten historia gordina kontatzen duen Basa nobela, bere estreinako nobela, izango dute hizpide bertaratzen direnek. Ekitaldian parte-hartzeko, liburutegiko 943300615 telefonora deitu behar da, edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatzi. (Argazkia: Eta Kitto aldizkaria).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!