Bada garaia Ainhoa etxean egoteko

Ainhoaren senide eta lagunak 2021ko mai. 21a, 09:22

Ainhoa Ozaetaren senide eta lagunek kanpaina abiatu dute andoaindarra 13 urte espetxean preso egon eta gero etxean izateko garaia badela aldarrikatzeko.

Badira 13 urte Ainhoa Ozaeta Frantzian atxilotu eta espetxeratu egin zutela. Frantziako bestelako presoei ezartzen zaien ohiko legedia aplikatuta Ainhoak kalean beharko luke jada. Gainera beti oso urruneko espetxeetan izan dute: Gaur egun, adibidez, Reauko espetxean dago, bisitarako joan-etorria egiteko ia 1.700 kilometro egin behar dira.

Hori guztia salatzeko bi asteko kanpaina egingo dute. Kanpaina sare sozialetan zabaldutako bideoez gain, hilaren 27an egingo den udaleko plenoan aurkeztuko den mozioan oinarrituko da. Mozioak eskatuko Andoaingo alderdien ordezkaritza bat Ainhoarengana joan dadin bere egoeraz informazioa jasotzeko. Bestetik, mozioak eskatzen du ere espetxeko zuzendariarekin bilera egitea Ainhoak pairatzen duen erregimen zorrotza arintzeko neurriak har ditzan.

Azkenik, hilaren 28an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan, ekitaldi politikoa egingo da Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!