IZT informatika kooperatibak saria jaso du Bai Euskarari Elkartearen eskutik

Aiurri 2021ko eka. 18a, 12:15

Martin Ugalde kultur parkean kokatuta dagoen IZT informatika kooperatiba saritua izan da, euskararekiko duen konpromezuagatik eta egindako lanagatik. 

IZTn, 2005ean hasi zirenean, garbi izan zuten hasieratik Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu behar zutela eta ibilbide guztian presente izan dute. Eremu digitalean egiten dute lan, enpresei aholkularitza eskaintzen, euskara normaltasunez erabiliz eta lan-tresna gisa hartuz. Teknologiaren eta digitalizazioaren garai honetan, akera ugari sortu zaizkie eta horiek baliatzen ari dira, euskara erdigunean jarrita. Gauzak horrela, sarituak izan dira Bai Euskarari Elkartearen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!