Herritarren 133 proposamen jaso ditu Andoaingo Udalak

Aiurri 2021ko uzt. 27a, 13:04
@Udala

Maider Lainez alkateak agerraldia eskaini du, parte hartze prozesuaren berri emateko: "Andoaingo Udalak 133 proposamen jaso ditu herritarrek parte hartzeko dituzten bideen bidez. Zehazki, 63 proposamen udal-guneetan kokatutako hautestontzietan utzi dira, eta 71 online kanalaren bidez".

Andoaingo Udalak emandako datuen arabera, proposamenen zerrenda sail hauetan banatzen da:

  • 52 Zerbitzuak.
  • 24 Jarduera fisikoa eta kirola.
  • 14 Hirigintza, Obrak, Ingurumena eta Landa Eremua.
  • 14 Enplegu eta Gazteriaren Sustapen Ekonomikoa.
  • 11 Udaltzaingoa.
  • 9 Hezkuntza eta Kultura.
  • 6 Gizarte Zerbitzuak.
  • 2 Berdintasuna.
  • 1 Normalizazioa.

Maider Lainez alkateak poza agertu du, jasotako proposamenekin: "Andoaingo Udalak oso positibotzat jotzen ditu emaitza horiek. Andoainen garatzen diren lehen aurrekontu parte-hartzaileak dira. Lehen fase honetan herritarren parte-hartzeak eta inplikazioak erakusten du beharrezkoa dela herritarrek udal erabakietan parte hartzeko bideak handitzea".

Proposamenak aztertuko dituzte segidan, eta Lainezek adierazitakoaren arabera "teknikoki baliozkoak diren proposamenak puntuatu ondoren, hurrengo fasearen berri emango dugu”. Irailean izango da hori.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!