[Hileta zibil irekia, igande arratsaldean]

Iñaki Gurrutxaga andoaindarra zendu da

Aiurri 2021ko ira. 16a, 10:43

Gurrutxaga Euskaldunako Laura Alonso jokalariarekin Ubitarten (Joxema Setienek utzitako argazkia)

Herrian aski ezaguna zen, eta gaztetan SD Euskalduna futbol taldean ibilbide oparoa osatu zuen. Jokalari izan zen, eta azken urteotan zuzendaritza taldean zegoen.

Atsekabea herrikide askorengana iritsi da, aski ezaguna baitzen herrian. Euskalduna klubean egiten ari zen lanez gain, Zumeatarra elkartean edota Santa Krutz jaietan parte hartzaile aktiboa zen.

Euskalduna

2017ko ekainetik zuzendaritza talde berria du Euskalduna Futbol taldeak. Gerardo Abregok hartu zuen lekukoa lehendakaritzan eta harekin batera heldu ziren Iñaki Gurrutxaga presidente ordea, Joxe Mari Setien idazkaria, Joxe Mari Gaztañaga diruzaina, eta azkenik, Ramon Iriarte, Salva Parada, Mikel Zubeldia, Jose Maria Landa, Juan Luis Anton eta Xabier Ezkurdia Batzordekide lanetan aritzeko.

Aldaketa batzuk izan dira ondoren, baina Gurrutxagak zuzendaritzako kide izaten jarraitzen zuen. Klubari estuki lotutako familia zen, eta Imanol Gurrutxaga Amondarain haren semea Euskaldunan ibilitakoa izan da. Iker Ipintza Gurrutxaga ilobak Euskaldunako jokalari izaten jarraitzen du.

Euskaldunak gogoan hartu du, goizean goiz zabaldu duen mezuan: “Goizaldean agur esan digu bihotz urdina zuen Iñaki Gurrutxaga direktiboak. Jokalaria, aita eta direktibo bezala aritu izan da klubean; jokalari garaian bere omenez "Peña Gurrutxaga" sortu zuten bere lagunek. Gurruk Euskalduna maite zuen. Beti arte Gurru!!!”.

Peña Gurrutxaga

Pello Oria andoaindarrak zabaldu du argazkia, Gurrutxararen aldeko peña osatu zutenekoa. 80Ko hamarkadaren azken urteak ziren. Goiko argazkia Peio Oriak utzitakoa da, eta behekoa Jon Fernandezen eskutik jaso du Aiurrik.

Gurrutxaga tropelaren buruan, Euskalduna taldearen entrenamendu batean, Joxe Mari Lopez Zarraga entrenatzailearen agindutara (Argazkia: Javier Zatarain).

 

Euskalduna Erregional mailan, 1986-1987 denboraldian. Gurrutxaga, zutik eta bigarrena, eskuinetik hasita.  (Argazkia: Javier Zatarain).

 
 

Euskalduna erregional mailan, 1988-1989 denboraldian, Rosi Monteiro Etxeberrietako korrikalari abilari omenaldia egin zioten egunean. Gurrutxaga, zutik eta bigarrena, eskuinetik hasita. (Argazkia: Javier Zatarain).

 

Heriotzaren albistea zabaldu eta gutxira, telefono bidez irudi eta mezu polita zabaltzen ari dira haren gertukoak:

Gizarte bizitzan murgilduta

Inauterietan, Santa Krutz jaietan... Andoaingo bizitzan erabat integratuta zegoen. Zumeatarra elkarteko danborradan ohikoa zen bere parte hartzea, eta inauterietan herriari kolorea ematen zion koadrila handi baten partaide zen.

 

Hileta zibil irekia, igande arratsaldean

Igande honetan, hilaren 19an, Goiburu auzoan egingo den hileta zibil ireki antolatu dute. 18:30ean hasiko da. Senideen lagunek honako mezua helarazi nahi dute: "Ahal duena, oinez igo dadila. Autoz igotzeko beharra dutenentzako gorde behar dugu lekua".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!