Argindar kaxak eragindako kortozirkuitoak irudi ikusgarriak utzi zituen

Aiurri 2021ko urr. 23a, 09:41

Extremadura kaleko atari batean izan zen gertaera, ostiral arratsaldean. Argindarraren kaxa batean kortozirkuitoa izan zen eta hainbat minututan eztanda eta txispazo txikiak izan ziren. 

Udaltzaingoak berehala sortu zuen segurtasunezko perimetroa eta sortutako sute txikia itzaltzen aritu zen. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu ziren eremura. Gertaerak herrikide askoren interesa piztu zuen. Kale horretako arigndarra berrezarriko zutela iragarri zuen Udalak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!