Garai batean bezala

Aiurri 2021ko urr. 23a, 12:32

Jendetzak parte hartu du gaurkoan, Lebiton konpartsaren kalejiran. Denbora luzez kalean ibili ezinik egon eta gero, haurrek eta gaztetxoek eurak ikusteko irrika erakutsi dute gaurkoan.

Tolosako Dultzaineroak lagunduta Lebiton konpartsako 4 erraldoiak eta 8 buruhandiak herrian barrena ibili dira. Zumea plazatik atera eta gero geldialdiak egin dituzte Kale Nagusian, Juanita Alkain plazatxoan, Bastero plazan eta azkenik Goikoplazan. Bertan ekitaldia antolatu dute, konpartsako protagonisten inspirazjo izan diren pertsonak eta tokiak gogoan hartuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!