2021/11/11 11:00

Martin Ugalderen mendeurrena: Irakurtaldi publikoa

Martin Ugalderen mendeurrena: Irakurtaldi publikoa
Martin Ugalde kultur parkea, Andoain

Azaroaren 11 data esanguratsua da, orduan beteko baita Martin Ugalderen mendeurrena. Larrartek prentsaurrekoan aurreratu zuenez, irakurketa publikoan parte hartuko dute jaiotzaren ehun urteak ospatzeko elkarlanean jardun duten erakunde ezberdinek, tartean, Andoaingo Udal ordezkariek eta Andoaingo herriak, bai eta euskalgintzaren ordezkaritza zabal batek ere. Hala, "Itzulera baten historia" (Elkar, 1990)izeneko liburua irakurriko dute, goizeko 11:00etatik aurrera etenik gabe.


Pantaila bidez ikusteko aukera izango da
Irakurraldi publikoa zuzenean jarraitzeko, bi aukera izango dituzte andoaindarrek. Pantaila bidez, herriko bi puntutan irakurketa eta irakurleak zuzenean entzuteko nahiz ikusteko aukera egongo da. Batetik, udaletxeko arkupean edo atarian, eta, bestetik, Bastero Kulturguneko plazatxoan. Bi gune horietan aulkiak ipiniko dituzte, zuzeneko emisioa patsadaz jarraitu ahal izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!