Covid19 | Datuak egunez egun

Intzientzia-tasa handiena duen udalerrien artean dago Andoain

Aiurri 2021ko aza. 25a, 17:58
Andoain, Hernani, Lasarte-Oria eta Tolosako intzidentzia-tasaren garapena. ©UrkoVallejo

Euskadi osoan Gipuzkoa da okerren dagoen lurraldea, eta 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean Andoaingoa (1160,93) lehen postuetan dago. ID tasa handiena Andoaingo da (2,92), bestalde. Intzidentzia-tasa aste batetik bestera alderatzen hasita, Beterri-Buruntzan okertu da gehienbat egoera.

Zumarraga, Azpeitia eta Urretxu udalerriak daude Andoaingoa baina egoera okerragoan. Gutxi dira 1.000tik gorako intzidentzia-tasa duten udalerriak, eta horietako bat da Andoain. Azaroaren 22an antzemandako 107 kasu positiboekin eta gaurkoan jakinarazi dituzten 58 berriekin batera, Andoain kutsatze-maila handiko egoeran dago.

5.000tik gorako udalerrien artean hauxe da nabarmendu daitezkeen udalerriak. Intzidentzia-tasaren arabera sailkatuta daude:

  • Zumarraga (1690,25)
  • Azpeitia (1636,01)
  • Urretxu (1347,20)
  • Andoain (1160,93)
  • Usurbil (1078,00)
  • Eibar (997,31)
  • Tolosa 969,07
  • Astigarraga (899,01)
  • Hernani (869,61)
  • Legazpi (844,33)
  • Zarautz (762,41)
  • Elgoibar (727,90)
  • Urnieta (676,44)
  • Hondarribia (641,78)
  • Irun (578,00)
  • Orio (570,78)
  • Bergara (565,31)
  • Azkoitia (550,78)
  • Pasaia (550,17)
  • Errenteria (527,68)
  • Beasain (513,52)
  • Donostia (447,39)
  • Arrasate (421,16)
  • Lasarte-Oria (372,80)
  • Ordizia (268,12)

Andoain, Urnieta, Donostia eta Astigarragako intzidentziaren joera. ©UrkoVallejo

ID tasa, bereziki handia Beterri-Buruntzan

2,90rekin Andoaingoa da handiena, eta Eibarkoa 1,97 eta Zumarragakoa 1,82. Andoainera gerturatzen den ID tasa eskualdean bertan dago. Hernanikoa 2,40koa da, Urnietakoa 2,63 eta Usurbilgoa 2,27.

Atzo aipatu bezala, Osakidetzarentzat “tasen arrazoiaren balioa 1en azpitik dagoenean inzidentzia-tasak behera egin duela esan nahi du”. Andoaingoa, bistakoa da, oso urruti dago 1 horretatik. Gaurko egunez 2,90koa da.

7 eta 14 eguneko intzidentzia-tasaren igoera handia

Grafikoan hazkunde handia ikusten da, azken egunetako joerari erreparatuta. ©UrkoVallejo

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!