Covid19 | Datuak egunez egun

Bi ikasgela konfinatuta, eta beste bi gehiago prebentzioz itxita daude Andoainen

Aiurri 2021ko aza. 30a, 11:56

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza maila eskaintzen den Andoaingo hiru ikastetxeetan hainbat ikasle konfinatuta daude. Kasu zehatzak dira, eta horiez gain ikasgelen egoeraz galdera egin du Aiurrik. Denera lau gela daude itxita. Horietako bi ofizialki konfinatuta daude, eta beste bi “prebentzioz” itxita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!