Zabalik dago Galardi Udal Haurreskolan matrikulatzeko epea

Aiurri 2021ko abe. 2a, 11:11

Abiatu da Galardi Udal Haurreskolako izen-ematea, 2022. urtean hasiko diren umeentzat. Azaroaren 22an ireki zen epea  eta 4ra bitarte (azken egun hori barne) izango dute aukera herritarrek beren seme-alabak matrikulatzeko: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara.

Bastero Kulturgunean eman beharko da izena eta informazio gehiago nahi izanez gero, 943 303 540 zenbakira hots egin beharko dute andoaindarrek. Bestalde, ate irekiak egongo dira, baina, horretarako, aurrez hitzordua hartu beharko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!