Korrika 2019

Eguraldiak baldintzatuko du Korrika Txikia

Ainhoa Gil 2019ko api. 11a, 08:38

Korrika Txikia Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona eta Zizurkilen. Eguraldi txarra iragarri dutela eta, ekitaldia bertan behera uzteko erabaki hartu dute Zizurkilen eta Amasa-Villabonan. Asteasun eta Larraulen goizean zehar erabakiko dute Korrika Txikia egin edo ez. Ostiralerako antolatu dute Aduna, Andoain eta Urnietan.

Apirilak 11, osteguna

Asteasu (Goizean zehar erabakiko dute Korrika Txikia egingo dute edo ez)

  • 14:45 Ikasleak eskolatik aterako dira, ibilbidean zehar kokatzeko.
  • 15:30 Suziri batek iragarriko du Korrika txikiaren hasiera. Kale Nagusian barrena jaitsiko dira eskolako kideak, lekukoa eskuan hartuta.
    Udaletxe aurrean amaituko da Korrika txikia. Gari Otamendik irakurriko du lekukoaren barruko mezua. Korrikaren aurtengo abestiarekin dantza eginez amaituko dute ekitaldia ikasleek eta ondoren, elkarrekin meriendatuko dute.

Larraul (Goizean zehar erabakiko dute Korrika Txikia egingo dute edo ez)

  • 15:00 Eskolako ikasleek Korrika txikia egingo dute. Herrian barrena, eskuz esku pasako dute lekukoa.

Zizurkil Bertan behera eguraldi txarraren iragarpenagatik

  • 15:30etan Zizurkil goiko kruzean (Gasor lantegi parean) hasita, Zizurkilgo Zubimusu zubira iritsiko da lasterketa Zizurkilgo ikastetxe guztietako partaideek eta Ulliazpiko kiddeek eskuz esku elkarri lekukoa pasaz.
  • Ondoren, Korrikako irudiaren mosaikoa osatuko da parte hartzaile guztiekin Joxe Arregi plazan eta elkarrekin meriendatuz emango zaio amaiera.

 Amasa-Villabona

  • 15:45 Zubimusu zubian hartuko dute lekukoa billabonatarrek, zizurkildarren eskutik. Herria korrika zeharkatuta, txokolate beroa janez berreskuratuko dituzte indarrak. Herriko bi ikastetxeetako gurasoek elkarlanean prestatuko dute txokolate goxoa.

 

Apirilak 12, ostirala

Aduna

  • 14:45 Korrika txikia, Adunako herri eskolatik abiatuta. Plazan amaituko dute ekitaldia.

 Andoain

  • 10:00 Korrika txikia eta ekitaldia.

Urnieta

  • 11:30 Korrika txikia eta ekitaldia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!