Espainiako Kongresurako hauteskundeak 2019

Boto zenbaketari hasiera eman diote

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 28a, 20:15

Parte hartze handia Espainiako Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeetan. Orokorra izaten ari da herriz herri, probintzia mailan eta Espainia mailan. Gipuzkoatik 6 eserleku aukeratuko dira Kongresurako, eta beste 4 Senaturako. 

Arratsaldeko 18:00tako parte hartze datuaren arabera, Gipuzkoan %10,15eko igoera egon da aurreko 2016ko deialdiarekin alderatuta. Ordu horretarako 333.915 pertsonen datuak jasota zeuden.

Eguerdiko 14:00tako neurketan eta parte hartzea handiagoa zen, Adunako kasua salbu. Beraz, parte hartze handia ziurtatuta dagoela esan daiteke. Laster aditzera emango dituzte 20:00tan bildutako parte hartze datuak. Behin betiko parte hartzea izango da hori.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!